Elorrioko turismo bulegoa saritu dute kalitate turistikoaren etengabeko hobekuntzarako konpromisoagatik

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 6a, 09:19

Azken hiru urteotan Elorrioko turismo bulegoaren bisita gidatuak %34 igo direla jakitera eman dute.

Elorrioko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, azken egunotan Elorrioko turismo bulegoa saritu dute kalitate turistikoaren etengabeko hobekuntzarako konpromisoagatik eta eskualdean turismo-helmuga baten kalitatearen kudeaketarako sistema integrala ezartzeko egindako ahaleginagatik.

Gainera, 2016az geroztik gorakada esanguratsua izan duela turismoak Elorrion adierazi dute. Turismo bulegoaren datuen arabera, kontsultak %29 igo dira, eta estatu espainiarretik eta Europatik etorri diren bisitarien kopurua %7 eta %30 igo dira, hurrenez hurren. Horrez gain, bisita gidatuek %34 egin dute gora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!