Ikastetxeetan euren proiektuak garatzetik aparte, ikasleek konpromiso eta proposamenen zerrendak eraman dituzte udaletan eginiko foroetara, eta udal ordezkarien aurrean aurkeztu dituzte. Gero, politikariek udalean eginiko lanaren balorazioa egin dute ikasleen aurrean.
"Benetako lankidetza"
Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak ekimenaren balorazio positiboa egin du. “Guretzat oso interesgarria da ingurumen gaiak umeekin lantzea. Eskola Agendak benetako lankidetza eta inplikazioa lortzen ditu mankomunitatearen, udalen eta eskolen artean, eta pozik gaude urtero egiten ditugun lanketekin”, adierazi du presidenteak.