Mallabiko BI-633 errepidean, Trabakua gainean, pneumatikoekin eta zuhaitz batekin osatutako barrikadarekin itxi dute bidea eta barrikadari su eman diote, Ertzaintzak informatu duenez. Suhiltzaileek 05:15 inguruan jaso dute abisua. Bertaratu direnean sua itzali eta zuhaitza erretiratu dute. Ondoren, zerbitzu publikoko langileek gunea garbitu dute. 07:30 inguruan trafikoa normaltasunera itzuli da.
Kanpazarren ere pneumatikoekin osatu dute barrikada eta su eman diote. Suhiltzaileek 05:05 inguruan jaso dute abisua. Sua itzali eta errepidea garbitu dute. Trafikoa 05:45 inguruan itzuli da normaltasunera, Ertzaintzaren arabera.
Gaur, manifestazioa Durangon
Gaur eta bihar greba egunak dira metalgintzaren sektorean. Aurreko asteetan ere grebarako deialdi bat baino gehiago izan da. Gainera, gaur herrialde mailako manifestazio bat egingo dute Durangon.