Urkiola, kutsaduratik salbu ez dagoen parke naturala

Markel Onaindia 2019ko api. 5a, 09:30

2018an, Urkiolan 72 egunetan pasatu zen ozono troposferikoaren inguruan OMEk ezarritako muga.

Ecologistas En Acción erakundeak ikerketak egiten ditu urtero estatuan, airearen kalitatea baloratzeko. Oraindik ez ditu 2018ko datu orokorrak eman, baina bai ozono troposferikoari dagokion txostena. Esanguratsua da Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aholkatutako muga gainditu egin dela Urkiolan. Erkidegoko daturik txarrenetakoak dira. Badu zerikusia eskualdeko aireagaz, trafikoaren eta industriaren kutsadura eguzki izpiekin nahastean sortzen da eta.

Iaz, 72 egunetan pasatu zen 100 mikrogramo metro kubikoko muga Urkiolan. Ecologistas En Accionen iritziz, ez litzateke 25 egunez pasatu beharko. Europako arautegiak ere egun kopuru hori ezartzen du, baina muga 120 mikrogramotan ipinita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!