Azkorbebeitiak hitzaldia eskainiko du Zornotzan

Joseba Derteano 2019ko mar. 7a, 10:25

Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalari abadiñarrak hitzaldia eskainiako du Zornotzan. Gaur izango da, 20:00etan, Zornoza elkarte artistiko kulturalaren lokalean. Iaz argitaratu zuen Mendiaren altzoan liburua abiapuntu moduan hartuta, emakume eta ama izateak —seme bi ditu— kirolean zein erronka suposatzen dituen azalduko du.

Azkorbebeitiak hainbat txapelketa irabazi zituen iaz. Lorpen horiengatik, Euskal Mendizale Federazioak 2018ko mendiko korrikalaririk onenaren saria eman dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!