FETEN saria jaso du Gorakadak 'Ulisesen Bidaia' antzezlanagatik

Anboto 2019ko ots. 25a, 14:36

'FETEN ikuskizun onenaren saria' jaso du Durangaldeko konpainiak. 

Aritza Rodriguezek, Jose Cruz Gurrutxagak, Fran Lasuenek eta Javi Tiradok egin dituzte aktore lanak. Carlos Garciak zuzendu du lana, eta Alex Diaz arduratu da produkzio lanez. Ikerne Jimenez jantzitegiaz arduratu da, Igor Iglesiaz soinuaz, eta Ion Chavez argiteriaz. 

MAX sarietarako hautagaitza ere jaso du Gorakadaren azken lan honek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!