24 orduko pediatria zerbitzua eskatuko dute Durangaldeko udaletan

Markel Onaindia 2019ko ots. 16a, 11:00

Pediatria 24h plataformak mozioa erregistratu du Abadiño, Berriz, Elorrio eta Zaldibarko udaletan, hurrengo osoko bilkuretan eztabaidatu dezaten. Landakoko osasun zentroan eskaintzen den larrialdietako pediatria zerbitzua 15:00etatik 17:00ak artekoa da, eta hori egun osora eta asteburuetara luzatzea gura dute sustatzaileek.

Plataformak ohar bidez azaldu du Durangaldean 12.500 ume daudela, eta larrialdi bat dutenean Gurutzeraino joan behar izaten denez, "baldintza berdintasunean osasun arreta jasotzeko eskubidea urratu" egiten da euren ustez. 

Eusko Jaurlaritzan eskaera plazaratu zuten, baina ez zuten aldeko jarrerarik lortu. Orain beste udaletan erregistratu duten mozioa Durangon ere aurkeztu zuten, eta gobernu taldeak atzera bota zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!