5.000 sinaduratik gora bildu ditu dagoeneko 24 orduko pediatriaren aldeko plataformak

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 13a, 13:00

Durangaldeko gainontzeko herrietan ere egongo dira sinadurak batzen.

5.000 sinaduratik gora batu ditu Durangaldean 24 orduko pediatria zerbitzua ezartzea eskatzeko kanpainak. Plataformako kideek jakitera eman dutenez, beraien ustez pediatriako larrialdi zerbitzuek ez dituzte Durangoko eta Durangaldeko beharrizanak asetzen, beraz, hori eskatze aldera sinadurak biltzen dabiltza. Dagoeneko Durangon, Elorrion, Abadiñon eta Berrizen egon dira plataformakoak sinadurak biltzen eta datozen asteetan, Durangaldeko gainontzeko herrietan ere egongo direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!