Plataformako kide batzuek euren eskaera egiteko arrazoiak azaldu dituzte mikrofonotik, eta hurrengo pausoen berri ere eman dute. Adibidez, hilaren 31n eskualdeko anbulategietan sinadurak batzen egongo direla azaldu dute -Interneten martxan dago bilketa, eta gaur ere sinatu dute hainbatek elkarretaratzean-. Horrez gainera, ikastetxeetako guraso elkarteekin eta herrietako eragileekin ere batzartzeko asmoa dute. Bestalde, udaletan berriro ere babesa eskatuko dute; Durangon euren mozioa ez zuen babestu gobernu taldeak eta erabaki horregaz kritiko agertu dira.