San Blas egunean azokaren "bidegabekeria" salatu eta animaliak babestuko ditu Durangaldea Antiespezista taldeak

Markel Onaindia 2019ko urt. 8a, 09:44

Durangoko sokamuturraren aurkako manifestazioaren ostean, eskualdeko zenbait herritarrek animalien defentsa egiteko Durangaldea Antiespezista taldea sortu zuten. Abadiñon egingo dute hurrengo protesta, otsailaren 3an. 

"Abere azoka deritzote. Errealitatean, esklabu salerosketa da. 2019. urtean, esklabutzak gurean jarraitzen du", esan dute sare sozialetan zabaldutako oharrean. Ez daude ados azokagaz. "Beste animaliak ere norbait direlako eta bizitzen jarraitu nahi dutelako, Abadiñon izango gara bidegabekeria hau salatzeko".

Abadiñon jendetza batzen duen azokaren aurrean erakutsiko dute euren desadostasuna. 12:00etatik 14:00etara batuko dira elkarretaratzean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!