Durangoko jaiak

Sokamuturrari buruzko galdeketa egitea eskatuko diote Durangoko Udalari

Markel Onaindia / Jone Guenetxea 2018ko urr. 13a, 17:50

Durangoko jaietako tradizio ezagunenaren aurkako manifestazioa egin dute, gaur arratsaldean. 70 lagun inguru batu dira udaletxearen aurrean, eta  alde zaharra zeharkatu dute 'Zezenak Dira'-ren aurka. Sokamuturrean animaliek "fisikoki eta psikologikoki" sufritzen dutela salatu dute manifestariek. Jorge Iraurgi PACMAko kideak aurreratu duenez, sokamuturraren inguruko galdeketa egitea eskatuko duiote Durangoko Udalari.

Durangoko Udalak sokamuturra diruz laguntzearen aurka daude. Beraien zergekin sokamuturrik ez antolatzeko eskaera egin diote udalari. "Sokamuturra Durangoko historia izatera pasa behar da", diote manifestazioaren arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!