Juaristi eta Etxanobe 2014an hasi ziren epaile zereginetan, hainbat sariketatan. Epaileak epaituak edo behatuak bihurtzen dira sarri. Baina Etxanobek dio kontzentratuta egoten direla. "Normalean ez dizu astirik ematen jendeari begiratzeko".
Txapelketan gustura ibili direla dio aurretiaz final bitan parte hartu duen Jon Jaiok. "Alerta egon behar duzu, beste era batera entzuten dituzu bertsoak, baina polita ere bada".