Gurutze Fradesek eta Aitor Mimenzak irabazi dute Oñatiko Torreauzo herri lasterketa

Joseba Derteano 2018ko uzt. 2a, 10:25
Frades eta Mimenza podiumaren ezkerraldean. (Argazkia: Facebook, Durango Kirol Taldea)

Emakumeetan bigarren tokian amaitu du Garazi Sampedrok.

Aitor Mimenza elorriarrak eta Gurutze Frades iurretarrak nagusitasunez irabazi zuten atzo Torreauzo herri lasterketa. Durango Kirol Taldeko Mimenzak 24.17ko denboran osatu zituen probako 7.5 kilometroak eta minutu batetik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari. Mugarra Triatloi Taldeko Fradesek —28.09— bost minutu atera zizkion bigarren sailkatuari, Durango Kirol Taldeko Garazi Sampedro atxondarrari.

Garazi Sampedro eta Jon Aramburu helmugaratzen:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!