Mendian ere arina dela erakutsi du Aitor Mimenzak

Anboto 2018ko eka. 25a, 15:51
Aitor Mimenza Zumaiako podiumean (Argazkia: www.baleike.eus)

Asfaltora eta lasterketa laburretara ohituago dagoen arren, Aitor Mimenzak Zumaiako Flysch Traileko maratoi erdia irabazi zuen atzo.

Mendi lasterketako 21 kilometroak 1.39.12ko denboran egin zituen. 16 segundoko aldea atera zion Ibai Makazaga oriotarrari eta minutu bitik gorakoa Ruben Aranburu azpeitiarrari. Zumaiako probei neurria hartuta die elorriarrak. Izan ere, otsailean Zumaiako Herri Lasterketa irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!