Errezilgo Kros Mistoan Durangaldea nagusitu da

Anboto 2017ko aza. 19a, 14:25

Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia abadiñarrek irabazi dute. Bigarren postua Irene Loizatek eta Paul Bereziartuak osatutako bikote durangarrarentzat izan da.

Garazi Sampedro eta Jon Aramburu atxondarrek hortxe-hortxe izan dute podiuma eta laugarren geratu dira. Jone Aizpurua eta Gorka Garitaonandia durangarrek ere azpimarratzeko lana egin dute, zazpigarren tokian amaituta.

Urola Kostako kros mistoen ligako bigarren proba izan da gaurkoa. Kopako hurrengo hitzorduak Ezkion eta Zarautzen izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!