Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ligetako txapeldunek estatu mailako kategoriarik altuenera igotzeko azken fasea jokatuko dute domekan Zaldibarko kiroldegian. Mallabia da gazte mailako Bizkaiko txapelduna, Anoeta Gipuzkoakoa eta Calasanz de Vitoria Arabakoa. Norgehiagokak 11:00etan hasiko dira.