Atzo 9-4 irabazi zuten etxean —Zaldibarko kiroldegian— Otxartabe taldearen kontra eta liga txapelketa ospatu zuten. 25 partidutan 228 gol sartuta Bizkaiko Lehen Mailako talderik indartsuena izan dira. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txapeldunak elkarren kontra jarriko dituen igoera fasea, seguruenik, Zaldibarren jokatuko da maiatzeko azken asteburuan.