Talde biak hasierako zerrendan sartu ez izanak hautsak harrotu zituen. Azkenean, Birako antolatzaileek ohar batean informatu dutenez, Bizkaia Durango-Euskadi Murias eta Sopela taldeek “dagokien gonbidapena jasoko dute epeen barruan”.
Aurtengo aldiko lau lasterketen ibilbideak “laster” jakitera emango dituztela azaldu dute.
Bestelako datuak ere eman dituzte ohar berean. 2019ko Bira maiatzaren 16tik 19ra izango da, Women World Tourreko egutegian jarraituko du eta Bilboko udaletxeagaz “ahozko akordioa” lotu dute Bira Bizkaiko hiriburuan hasi dadin. Iurretak eta Arrasatek beste etapa bana hartuko dituzte.