Iñaki Izagirre gozogilea Txoriene saioko protagonista izango da bihar

Joseba Derteano 2018ko ots. 15a, 19:00

Grabazio saioko irudia. (Argazkia: @txoriene)

Maiteminduen Eguna eta Inauteriak; egun horien gaineko postreak egingo ditu Iurretan bizi den gozogile eubarrak.

Sukaldaritzaren inguruko Txoriene programak Durangaldeko gonbidatu bat izango du barikuan: Iñaki Izagirre gozogilea. Zigor Iturrietak aurkezten duen programan “oso gustura” egon zela dio, baina baita “urduri” ere. “Esperientzia polita izan da eta berriro gonbidatzen banaute joango naiz”, azaldu du.

Asteon Maiteminduen Eguna izan denez, bihotz formadun postre bat egingo dute. Gaztetxoek Inauterietan egiteko postre errazak ere egingo dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!