Handia

'Handia' filmak musikarik eta kartelik onenaren Feroz sariak irabazi ditu

Joseba Derteano 2018ko urt. 22a, 22:13
Pascal Gaigne sariketan. (Argazkia: @Cero)

Eneko Sagardoy protagonista duen filmak musikarik eta kartelik onenaren Feroz sariak irabazi ditu. Pascal Gaigne musikaren egileak jaso du lehenengo saria eta Iñaki Villuendasek bigarrena.

2013. urtetik Goya sarien atarian izaten da Feroz sariketa. Zinema informatzaileen elkarteak banatzen ditu. Goya sariketa otsailaren 3an izango da eta Eneko Sagardoy aktorerik onenaren atalean hautatuen artean dago.

 

Handia filmeko kartela:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!