Handia

Eneko Sagardoy: "Talde osoa saritu izanaren sentsazioa daukat"

Jone Guenetxea 2017ko abe. 13a, 13:32
Argazkia: Lehior Elorriaga

Goya sarien hautagaitzen zurrunbiloak antzerkiko eszenografia prestatzen harrapatu du Eneko Sagardoy.  Aktore berri onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean izendatu dute durangarra, Handia filmean egindako paperagatik. Altzoko handiaren inguruko filmak 13 izendapen jaso ditu. "Talde osoa saritu izanaren sentsazioa daukat. Talde osoak jasotako errekozimendua da".

Filmak jasotako 13 izendapenak "faborito" titulua ere badakar. "Faborito izatea errekonozimendua da, presioa ere eragiten duen arren", aitortu du aktore durangarrak.

Aktore berri onenaren sarirako izendapena emozioz hartu du aktoreak. "Inoiz ez dakigu zer gertatuko den. Hala ere, izendapen hau Joseba Usabiagaren izendapen moduan ere sentitzen dut". 

Filma estreinatu zenetik, aktore eta zuzendariek promozio lan handia egin dute, nazioarteko jaialdietan zein herrietako zine aretoetan. Estatuan jatorrizko bertsioan ere filmak zabalkunde handia izan duela gogoratu du Sagardoyk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!