Azkorbebeitia eta Zarrabeitia abadiñarrek Azpeitiko kros mistoa irabazi dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 29a, 14:00

Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia abadiñarrek Azpeitiko kros mistoan gailentzea lortu zuten.

Atzo jokatu zen Azpeitiko VIII. Herriarteko Kros Misto txapelketan Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia abadiñarrek 6 kilometroko ibilbidea 22 minutu eta 21 segundo burutu zuten. Bigarren postuan, berriz, Aitor Mimenza elorriarra sailkatu zen Maite Etxezarreta azpeitiarra bikote zuela.

Bestalde, Garazi Sampedro eta Jon Aranburu atxondarrek lasterketa seigarren postuan bukatu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!