“Emakumezko txirrindularitza bultzatzeko apustua egiten ari gara, eta hori aurtengo lasterketan ikusiko da”, adierazi du Joseba Gorostiza Elorrioko Txirrindulari elkarteko kideak San Joseko landetan ospatuko den lasterketan Helen Wyman eta Ceylin Del Carmen Alvarado holandarrak, Natalie Redmond australiarra eta Aida Nuño eta Lucia Gonzalez galiziarrak izango dira besteak beste. Lehen aldiz Elorrioko lasterketan izango den Redmonden hitzetan, “lasterketa borrokatua izango da eta lehia polita ziurtatua egongo da”.
Gizonezkoen lasterketan ere izen handiko txirrindulariek izango dira irteera lerroan: Felipe Orts, Ismael Esteban, Aitor Hernandez, Javier Ruiz de Larrinaga, Kevin Suarez, Andrew Juiliano eta Jon Munitxa abadiñarra, besteak beste.
Ibilbideari dagokionean, San Joseko landetan egingo den zirkuituak 2.950 metro izango ditu eta 45 metroko hareatza. Horrez gain, nobedade lez %38ko erripa izango duen piramide formako pasabide bat ere egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek. Gainera, aste honetako eguraldiaren ondorioz, "lokatza eta espektakulua ziurtatuta" egongo direla adierazi du Gorostizak.
Bestalde, Idoia Buruaga alkateak eta Dani Palacios zinegotziak Elorrio Nazioarteko lasterketa bat egitea ohore bat dela adierazi dute, eta herritarrei ikustera joateko deia egin diete. Elorriora hurreratu ezin daitezkeenek streaming bidez lasterketa jarraitzeko aukera izango dute, www.rfec.com webgunetik.