Helmugak Eusport proiektu solidarioa aurkeztu dute gaur

Anboto 2017ko uzt. 28a, 16:10

Kirolagaz eta bizikletagaz harremana duten hainbat herritarrek abiatutako ekimena da. Mongolian, Mexikon eta Kanadan BTT lasterketa bana lehiatuko dute eta proba bakoitza La Otra Mirada GBEari diru ekarpena egiteko baliatuko dute.

Askotariko erakundeek eta laguntzaileek babesten duten proiektuko lehenengo erronka Mongoliako Bike Challenge-a izango da, abuztuaren 13tik 18ra. Koikili Lertxundi futbolari ohi eta enpresari otxandiarrak, Ander Txakartegik (auto mekanikoa eta irakaslea) eta Beñat Ormaetxeak (sukaldaria) parte hartuko dute. Bigarren proba abenduan izango da Mexikoko Titan Tropic ospetsuan eta azkenengoa 2018ko uztailean Kanadako BC Bike-ean. Zigor Iturrieta korrikalari eta sukaldari eubarrak, Txomin Aranak (moto gidaria), Lur Uribarrenek (Urdaibaiko patroi ohia), Xabat Agirrek (auto mekanikoa eta irakaslea) eta Amias Amiasek (txirrinduzalea) osatzen dute erronka horiei begirako taldea.

La Otra Mirada Durangaldeko Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Mongolian eta Senegalen martxan dituzten proiektuak lagunduko dituzte Helmugak Eusport ekimenaren bidez.

Euskara ere proiektuko zutarrietako bat izango da txantxangorriaren ikurra eramango baitute proba denetara.

Gaurko aurkezpen ekitaldian Koikili Lertxundik, Bizkaiko Foru Aldundiko Lorea Bilbaok eta La Otra Miradako Marisa Parejok parte hartu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!