Emakumeen Bira Women World Tour-aren egutegian sartu du UCIk

Jone Guenetxea 2017ko eka. 29a, 17:37

2018an Emakumeen Bira maiatzaren 19tik 22ra izango da.

UCIk Women World Tour-aren datorren urterako egutegia jakitera eman du. Aurten sartu ez dituzten hiru lasterketa datorren urterako aurreikusi dituzte. Lasterketa horietako bat XXXI. Emakumeen Bira da, maiatzaren 19tik 22ra. Beste bi lasterketak Belgikan eta Txinan jokatuko dituzte. 

Aurtengo aldia Moolman-Pasio hegoafrikarrak irabazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!