Moolman-Pasio hegoafrikarrak irabazi du Emakumeen Bira

Anboto 2017ko mai. 21a, 16:02

(Argazkia: @EEmakumeenBira)

Jaizkibel igotzen atzean utzi du Van Vleuten ordura arteko liderra. Eider Merino laugarren izan da etapan zein sailkapen orokorrean.

Emakumeen Birako bosgarren eta azken etapa Errenterian hasi eta amaitu da. Jaizkibel mendatean gora aurrera egin du Ashleig Moolman-Pasiok (Cervélo) eta txirrindulari indartsuena dela erakutsi du. Annemiek Van Vleuten (Orica) herbeherearrak ezin izan dio jarraitu. Hegoafrikarra bakarrik heldu da helmugara eta 13 segundo atera dizkio Van Vleuteni, denbora nahikoa irabazlearen elastiko zuria bereganatzeko.

Azpimarratzeko moduko etapa eta Bira osatu du Eider Merinok (Lointek). Errenterian zein sailkapenean laugarren izan da. Irabazlearengandik 1.21era amaitu du Bira. Ane Santestebanek 12. tokian bukatu du 2.42ra. Bizkaia Durangoko Lierni Lekuona eta Lourdes Oyarbide izan dira hirugarren eta laugarren euskaldunik onenak sailkapen nagusian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!