Elortzak eta Amurizak abestu zuten kopla txapelketako buruz burukoa

Anboto 2017ko eka. 12a, 12:30

Zapatuan Mekoletan jokatu zen Durangaldeko Kopla Txapelketaren IV. edizioa Miren Amuriza eta Igor Elortza mahatsa janez kantuan ibili ziren.

Ondorengoa izan zen gaia: 2017 erdia inguru igarota ez duzue urte hasieran zuen buruari jarritako helburuetako bat bera be bete. Orain, prespektiba hartu, atzera begiratu, eta urte barri bat hasiko balitz moduan, mahatsak jango dituzue barriro. Zer ez duzue egin urtea hasi zenetik? Eta zer ein gura duzue urtea amaitu orduko?

Durangaldeko Kopla Txapelketako buruz burukora Elortza eta Amuriza heldu ziren. Entzulegoa izan zen epailea eta txapalataria nor izango zen erabakitzerakoan berdinketa behin eta berriro errepikatu zenez, bertsolariek Josu Zabala musikariaria txalapata ematea erabaki zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!