Guztira 12 bertsolarik parte hartu zuten txapelketan.
Atzo ospatu zen Mekoletan Durangaldeko Kopla Txapelketaren IV. edizioa. Miren Amuriza eta Igor Elortza heldu ziren buruz burukora. Entzulegoa izan zen epailea eta txapalataria nor izango zen erabakitzerakoan berdinketa errepikatu zen behin eta barriro. Horregatik, Elortzak eta Amurizak txapalata Josu Zabala musikari eta Mekoletako jai batzordeko kideari ematea erabaki zuten.