Sukaldari ezagunen atxikimendua jaso du Berton Bertokoaren jaiak

Anboto 2017ko eka. 4a, 14:56

Datorren zapatuan, ekainaren 10ean, Berton Bertokoa dinamikak jaialdia ospatuko du Abadiñon, eskola publikoetako jantokietan bertako eta sasoiko produktuak jan ahal izatea eskatzeko. Hainbat sukaldariren babesa jaso dute, tartean munduko onenen artean dagoen Etxebarri jatetxeko Bittor Arginzonizena.

Sukaldariez gainera, sindikatuek eta ekoizleek ere erakutsi diote babesa jaialdiari, antzerako bideo banatan.

Jantokien gestioan hitza izan gura dute guraso eta eskola kontseiluek, eta horretarako, erkidegoko legea aldatu beharko da. Hori da dinamikakoen aldarri nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!