Txapelketa osatzen zuten bederatzi lasterketetatik bost irabazita, merezimendu osoz gailendu da Durangaldea Racing elkarteko bikotea. Azpimarratzekoa da azken lau probak (San Miguel, Karrantza-Lanestosa, Azkoitia eta Aramaio) bata bestearen atzetik irabazi dituztela. Bosgarren garaipena txapelketako estreinako proban lortu zuten, Gabirian.
Iban Tarsicio pilotu abadiñarrak eta Iñigo Peña kopilotu atxondarrak (HirumetSport) hirugarren postuan amaitu dute. Karrantzako proban erretiratu beharra izan zuten matxura baten ondorioz, eta orduan galdu zituzten txapelketa irabazteko aukerarik handienak. Denboraldian zehar garaipen bi lortu dituzte Nañarri eta Amorebietako probetan. Iazko Rallysprint Txapelketan ere hirugarren postuan amaitu zuten.
Bestalde, FL Mailan Durangaldea Racing elkarteko Ekain Eizagaetxebarria eta Maider Usandizaga nagusitu dira.