Durangaldeko 9 eskola jantokien gestioaz erabaki ahal izatea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Anboto 2016ko ira. 16a, 14:54

Berton Bertokoa dinamikako kideak Bilbon egon dira gaur, euren eskaera Eusko Jaurlaritzan erregistratzen.

Ikasleen jatekoa bertakoa, sasoikoa eta jantokian bertan prestatutakoa izatea gura dute Durangaldeko bederatzi eskolatan. Dinamika abiatu zutenetik hainbat atxikimendu jaso dituzte, eta eskola kontseiluek ere babestu dute euren eskaera. Umeen osasuna, ingurumena eta tokiko ekonomia babestea da euren helburua.

Hori dela eta, Eusko jaurlaritzara jo dute. Izan ere, instituzio horrek erabakitzen du zelan gestionatu sukaldeak; beste eredu bat ezarriz gero, diru-laguntza publikoa bermatzea aldarrikatu dute Berton Bertokoa taldekoek. Horretarako, legea aldatu beharko luke Gasteizko gobernuak.

Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko guraso elkarteak dira mugimenduaren parte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!