Unzueta eta Zuazubiskarren Ampo taldea garaile taldekako erlojuaren aurkakoan

Anboto 2016ko ira. 15a, 11:35

Gaur eguerdiko 14:00etan ekingo diote Galiziako Itzuliko bigarren etapari. Alex Unzueta berriztarra da itzuliko liderra.

Alex Unzueta eta Illart Zuazubiskarren Ampo taldeak garaipena eskuratu zuen atzo taldekako erlojuaren aurkako proban. Durangaldeko bi txirrindulariak beste bost taldekiderekin batera, 14.5 kilometroko ibilbidean denborarik onena egitea lortu zuten. 

Ampo taldeko txirrindulariak sasoi betean daudela erakutsi eta bigarren postuan sailkatu zen taldeari 11 segundoko errenta ateratzea lortu zuten.

Gaur, eguerdiko 14:00etan, bigarren etapa izango dute, eta Alex Unzueta berriztarra izango da elastiko horia, liderraren elastikoa, eramango duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!