Johanssonek bigarren bider irabazi du Emakumeen Bira

Anboto 2016ko api. 17a, 06:36

Emakumeen Birako podiuma.Emma Johansson erdian irabazlearen elastiko horiagaz. (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

Emma Johnasson suediarrak gogoratzeko moduko Emakumeen  Bira osatu du. Etapa bi eta sailkapen orokorra irabazi ditu.

Aurtengo Emakumeen Biran izen bat nabarmendu da besteen gainetik: Emma Johansson. 32 urteko suediarrak Eskoriatza eta Urkiolako etapak irabazi ditu eta sailkapen orokorreko onenaren elastiko horia ere berak jantzi du. 2013an ere bera nagusitu zen. Gaur Portugaleten amaitu den etapa garaipena Megan Guarnier-entzat izan da. Estabatuarra ere lorpen garrantzitsuekin doa Euskal Herritik: Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa eta Birako etapa bat irabazi ditu eta sailkapen orokorrean bigarren geratu da. Ashleigh Moolman hegoafrikarrak osatu du podiuma. Elisa Longo ehuneneko gutxi batzuengatik geratu da podiumetik kanpora.

Ane Santesteban errenteriarra  Birako euskaldunik onena izan da 11. tokian. Bost segundogatik ez du lortu Top 10ean sartzea. Edozelan ere, goi mailan aritu da. Bizkaia-Durango taldeari dagokionez, Mavi Garciak 17.  eta Lourdes Oyarbidek 49. amaitu dute.

 

ATZOKO ETAPA

ETAPAKO SAILKAPENA

1- Megan Guarnier ( DLT)............................... 2.15.42

2- Ganna Solovei (PHV)................................. denbora berean

3- Ashleigh Moolman (CBT)............................ d.b.

4- Elisa Longo (WHT).................................... d.b.

5- Emma Johansson (WHT)............................ d.b.

 

SAILKAPEN OROKORRA

1- Emma Johansson (WHT)............................ 9.56.12

2- Megan Guarnier (DLT).............................. 12 segundora

3- Ashleigh Moolman (CBT)............................ 27ra

4- Elisa Longo (WHT)................................... 27ra

5- Carmen Small (CBT)................................ 28

6- Ganna Solovei (PHV)............................... 41

7- Claudia Lichtenberg (LBL)......................... 50

8- Evelyn Stevens (DLT).............................. 54

9- Malgorzta Jasinska (ALE).......................... 58

10- Doris Schweizer (CPC)............................ 1.07

 

Megan Guarnier gaurko etapa irabazi ostean (Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!