Lasterketa sortuberria den arren, pisu handia izango du Estatuko egutegian, eta Espainiako mendi lasterketen koparako puntuagarria izango da. Hain zuzen, domekakoa da kopako azkenengo proba. Gizonetan irabazlea erabakita dago: Enrique Meneses. Emakumeetan, ostera, oraindik dena airean dago, eta hainbat korrikalarik dituzte txapeldun geratzeko aukerak. Beraz, lehia polita ikusi daiteke emakumeetan.
Parke naturaletik
Domekan, 10:30ean, hasiko da mendi lasterketa. 21 kilometroko ibilbidean, 900 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diote parte-hartzaileek. Tabiratik Atxartera joan, eta handik Asuntzera igoko dira.
Ondoren, Urkiolamenditik Urkiolarako bidea egingo dute, eta Hiru Gurutzeetatik itzuliko dira Durangora. Beraz, mendi probak Urkiolako parke naturaleko paisaia ederrekin gozatzeko aukera ere eskainiko du.
Izen-ematea kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke, bariku gauerdira arte. Espainiako federazioaren bidez ere eman daiteke izena.
%2012.49.32_content.png)