Martitzen karnabaleko egitarauak

Anboto 2015eko otsailaren 17a

Zapatu karnabala, Durangon (Argazkia: Ainara Petite Madariaga)

Asteburuko mozorroen ostean, gaur ere inauteri giroan murgilduko dira Durangaldeko hainbat herritar. Hemen dituzue, herririk herri, martitzen karnabala ospatzeko antolatu dituzten ekintzak.

Abadiño

18:00etan, ‘Sardina freskue’ umeentzako ikuskizuna, Zelaietako probalekuan.

Durango

15:30etik 19:30era, umeentzako parkea, Ezkurdin. Txu-txu trena Andra Maritik.
16:30etik 19:30era, Oihan Vega DJa, Ezkurdin.

Elorrio

10:30ean, umetxoen dantzak, jolasak, desfileak eta gazte parkea.
16:30ean, gazte parkea.
18:15ean, txokolatada.
18:00etan, erromeria Luhartzegaz.

Iurreta

18:00etan, umeentzako ikuskizuna, Askondon.
19:30ean, poteoa.

Zornotza

17:00etan, DO RE MI disko festa, Zelaieta parkean.
18:30ean Perubeleren agurra, kalejira, erretzea eta txokolatada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!