Surrandien konpartsa tradizonala da Durangon, baina, luzaroan irten barik egon ostean, duela zenbait urte berreskuratu zuten.
Zornotzan, Perubele
Zornotzan, gaur irtengo da kalera Perubele, inauterietako pertsonaia gaiztoa. Ikasleek egin dute txorimalo itxura eta bele formako burua daukan panpina. Jaiari amaiera emateko, martitzenean erre egingo dute Perubele, aurretik kalejiran ibili ostean.