Aroa Gorostiza eta Olatz Agorria, Bizkaiko txapeldun

Anboto 2014ko mai. 12a, 13:45
Gorostiza, Merino eta Agorria, Bizkaiko txapeldunak
Bizkaikoloreak Klasikoan Bizkaiko txapelak jokoan izan ziren; kadeteetan Aroa Gorostiza elorriarrak (CAF Transport Engineering) eta gazteetan Olatz Agorria zornotzarrak (Beste Alde-Orue) dira aurtengo txapeldunak.

 

Zapatuan Bizkaikoloreak V. Klasikoa lehiatu zuten Durangaldean. Ibilbideko 89 kilometroetako batzuk Elorrioko harbidean zehar lehiatu zituzten. Euskaldun Torneorako puntuagarria izateaz gainera, Bizkaiko txapelak ere jokoan izan zituzten emakumeen klasikoan. Kadeteetan Maddi Amondarainek irabazi zuen lasterketa, baina Bizkaiko lehen txirrindularia Aroa Gorostiza elorriarra (CAF) izan zen (bosgarren tokian eta irabazlearen denbora berean) eta bera da aurtengo Bizkaiko txapelduna. Gazteetan Elisabeth Escursell izan zen azkarrena eta Bizkaiko txapela Olatz Agorria zornotzarrak (zazpigarren izan zen) jantzi zuen.

Nagusietan Bizkaia-Durango taldea izan zen protagonista nagusia. Talde honetako Anna Ramirez kataluniarrak lasterketa irabazi zuen eta Leire Olaberria hirugarren sailkatu zen. Lointek taldeko Alicia Gonzalez geratu zen bien erdian. Nagusietan Balmasedako Eider Merino da Bizkaiko txapeldun berria eta 23 urtez azpikoan Alicia Gonzalez; biak Lointek taldeko txirrindulariak dira.

Aramendia azpitxapeldun Euskadiko txapelketan

Bestalde, atzo Euskadiko erlojupeko txapeldunak —emakumeetan—erabaki zituzten Otxandion. Kadeteetan Mirian Gardachal (Caramelos El Caserio) eta gazteetan Naia Leonet (Laguntasuna) izan ziren onenak. CAF Engineering Transport taldeko Maialen Aramendia bigarren sailkatu zen kadeteetan.

 

Irudian: Nerea Iturriaga, Naia Leonet eta Paula Sanz, Euskadiko erlupejo podiuma gazteetan

 

 

Irudian: Maialen Aramendia, Mirian Gardachal eta Mireia Muñoz, Euskadiko onenak kadeteetan

 

 

Argazkian: Bizkaia-Durango taldeko Anna Ramirez helmugaratzen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!