Pistako Bizkaiko txapelduna da Aroa Gorostiza

Anboto 2014ko ots. 26a, 13:30

Pistako Bizkaiko Txapelketa irabazi du Aroa Gorostiza CAF Transport Engineering taldeko txirrindulari elorriarrak. Trapagako belodromoan lortu zuen garaipena, domekan.

 

Puntuazio-proban irabazi zuen Aroa Gorostizak. Bigarren izan zen 500 metroko esprintean eta laugarren scratch modalitatean. Lehenengo lasterketan lortutako puntuek txapelketa irabazteko balio izan zioten.

 

Bestalde, Gaursa-Renault taldeko Javier Humanes hirugarren geratu zen gizonezkoen kadete mailan; gazteen mailan, bigarren geratu zen, berriz, Iñaki Solozabal.

 

Hiru probatan hirugarren postua lortu zuen Humanesek. Solozabalek, bestalde, hurrenez hurren, laugarren, bigarren eta hirugarren geratzea lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!