Ozaetan garaile Ana Ramirez Bizkaia-Durangoko txirrindularia

Anboto 2014ko mai. 5a, 09:57

Azken aldapan erasora jo eta bakar-bakarrik heldu da Ramirez Ozaetako helmugara. Bizkaia-Durango txirrindulari taldea oso aktibo ibili da lasterketa osoan. Bigarren sailkatua Yulia Ilinykh izan da, talde bereko txirrindularia.


Ozaetako proban lasterketa ona egin dute Bizkaia-Durango txirrindulari taldekoek. Ana Ramirezek irabazi du azkenean, azken itzuliko aldapan erasoa jo eta gero. Helmugan bigarren txirrindularia Yulia Ilinykh izan da, tropeleko esprintean Eustrak taldeko Ana Usabiaga menderatuz.

Bigarren postu honekin Bizkaia-Durangoko Yulia Ilinykhik Euskaldun Torneoko liderraren elastikoa jartzea lortu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!