Anbotok (Durangaldeko Herri Komunikabideak) hitzarmena sinatu du Zornotzako Udalagaz. Andoni Agirrebeitia zinegotziak eta Jasone Agirre Anbotoko presidenteak eguztenean adostu zuten urtebeterako akordioa. Horrela, astekarian eta webgunean Zornotzako albisteak lantzeari ekingo diote datorren asteko barikutik aurrera. Agirrebeitiak azaldu duenez, “erronka bat da Zornotzako albisteak euskara hutsean jasotzea. Aurrerapauso garrantzitsua da euskararen normalizaioaren bidean”. Jasone Agirrek Anbotoren izenean adierazi duenez, “hedabide moduan bide berriak zabalduko ditugu Zornotzara helduta”.
Herriko elkarte eta eragileei zuzenduta, proiektua aurkeztuko dute martxoaren 5ean, 19:00etan, Zelaieta Zentroan. “Elkarte eta eragileekin hartu-emanean jarriko gara, eta elkar ezagutzeko modua izango da”, adierazi du Agirrek.