Parisko trinkete txapelketan finalera heldu dira Gonzalez eta Antxia

Anboto 2013ko ots. 8a, 13:12

Mikel Gonzalez berriztarrak eta Ander Antxia abadiñarrak Espainiako eta Frantziako bikoteak menderatu dituzte. Euskal federazioagaz jokatzen ari dira. Finala bihar jokatuko dute Frantziako hiriburuko trinketean

Mikel Gonzalez berriztarrak eta Ander Antxia abadiñarrak Espainiako eta Frantziako bikoteak menderatu dituzte. Euskal federazioagaz jokatzen ari dira. Finala bihar jokatuko dute Frantziako hiriburuko trinketean.

Parisen trinkete txapelketa antolatzen duten 18. aldia da aurtengoa, baina euskal federazioko bikoteek iaz parte hartu zuten lehenengoz. Orduan, Mikel Gonzalek Inhar Ugarte izan zuen atzelari eta finalean Frantziako bikotearen aurka galdu zuten.

Aurten, Gonzalezek eta Antxiak ligaxkako bi partiduak irabazi dituzte eta finalerako sailkatu dira. Lehenengo partiduan erraz menderatu zuten Garatea-Gereñu Espainiako bikotea (15-4 / 15-1). Goitik behera agindu zuten euskal federazioko bikoteak.

Atzo Larralde eta Heguy Frantziako bikoteari irabazi zieten: 15-10 / 15-4. Lehenengo set-ean lanak eman zizkien Frantziako bikoteak, baina bigarrenean goitik behera nagusitu ziren.

Orain, Frantziak eta Espainiak elkarren kontra jokatuko dute. Irabazleak finala jokatuko du Gonzalezen eta Antxiaren aurka bihar eguerdian.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!