Urkiolako komunitatearen omenaldian eskainitako muntaia

Anboto 2011ko eka. 14a, 14:32

Gerediaga Elkarteak omenaldian erakutsitako argazki-muntaia helarazi digu.

Gerediaga Elkarteak omenaldian erakutsitako argazki-muntaia helarazi digu.

Domekan, Gerediaga elkarteak Urkiolako komunitateari esker ona adierazteko ekitaldia izan zen, eta bertako bideoa da honakoa.

Misio lanetan ez eze, “Urkiola zaintzen, mantentzen, suspertzen... borondatez ibili diren lagunek egindako lana eskertzeko omenaldia” izan zen, Gerediagaren berbetan. 1970eko hamarkadan gainbeheran zegoen ingurua berreskuratzen egindako lana eskertu gura izan diote horrela komunitateari.

Besteak beste, Durangoko Orfeoiak, Kriskitin dantza taldeak eta Talde Batuak abadiñarrak parte hartu zuten omenaldi ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!