Abadiñoko alkateak festan izandako “giro ona” azpimarratu du.
Milaka pertsona hurreratu ziren atzo Abadiñora, Urkiolako santutegian San Antonio eguna ospatzera. Jose Luis Navarro Udaleko alkateak nabarmendu du “giro ona” izan zela ospakizunean. “Nahiz eta lan eguna izan, jende asko igo da, eta horrek erakusten du herrian oso errotuta dagoela festa hau”, azaldu du alkateak.
Parrokiako batzordeak antolatu ditu festako ekitaldiak, Abadiñoko udalagaz batera, eta jardueren artean, abere azoka eta ehun saltokitik gora eduki dituen nekazaritza merkatua aipatu daitezke.
Horrez gainera, santutegian mezak ospatu zituzten, eta jende askok harriari bueltak eman zizkion, ohiturari jarraituz.