Urkiolako komunitateari omenaldia

Anboto 2011ko eka. 9a, 09:30

Ekainaren 13an Urkiolako gainaren inguruak bisitariz beteko dituen San Antonio egunaren bezperarako antolatu ditu Gerediaga elkarteak Urkiolako komunitateari esker ona adierazteko ekitaldiak. Eguerdian, 13:00etatik aurrera, Urkiolako Santutegian bertan egingo dute omenaldi ekitaldia. Besteak beste, Durangoko Orfeoiak, Kriskitin dantza taldeak eta Talde Batuak abadiñarrak parte hartuko dute omenaldi ekitaldian.

Ekainaren 13an Urkiolako gainaren inguruak bisitariz beteko dituen San Antonio egunaren bezperarako antolatu ditu Gerediaga elkarteak Urkiolako komunitateari esker ona adierazteko ekitaldiak.

Misio lanetan ez eze, “Urkiola zaintzen, mantentzen, suspertzen... borondatez ibili diren lagunek egindako lana eskertzeko omenaldia” izango da, Gerediagaren berbetan, ekainaren 12koa. 1970eko hamarkadan gainbeheran zegoen ingurua berreskuratzen egindako lana eskertu gura diote horrela komunitateari.

Eguerdian, 13:00etatik aurrera, Urkiolako Santutegian bertan egingo dute omenaldi ekitaldia. Besteak beste, Durangoko Orfeoiak, Kriskitin dantza taldeak eta Talde Batuak abadiñarrak parte hartuko dute omenaldi ekitaldian. Bestetik, Urkiolako komunitateak egindako lanaren erakusgarri den argazki bilduma proiektatuko dute.

San Antonio eguna ospatzeko egitarau zabala

Ohiturazko ekitaldiekin ospatuko dute, komunitateari omenaldia egin eta hurrengo egunean, Urkiolako Santutegian, San Antonio eguna. 10:00etan, 11:00etan, 13:00etan eta 18:00etan izango dira mezak, eta Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain ohiak emango du 12:00etako meza nagusia. Ondoren, Urkiolako San Antonio eguneko ohiturari jarraituz, bertsolari eta trikitilarien saioak, eta nekazal zein abeltzaintza azoka izango dira.
Bertsotan, Peñagarikanok eta Azpillagak jardungo dute domekako hitzorduan. 

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9604/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!