EAJ: 'Durangoko herritarrek konfiantza ipini dute EAJrengan'

Anboto 2011ko mai. 23a, 01:04

EAJ: \'Durangoko herritarrek konfiantza ipini dute EAJgan\'

EAJ: \'Durangoko herritarrek konfiantza ipini dute EAJgan\'

EAJk Duarngaldean izan dituzten emaitzen balorazioa egin du. Durangori dagokioenz, "orain lau urte baino boto eta zinegotzi bat gehiago lortu ditugu; beraz oso pozik gaude", adierazi du Alain Salterainek. Emaitzak ikusita "orain arteko bideari" jarraituko diotela diote: "Herritarrek gugan ipinitako konfiantza lanagaz eta gogoz itzultzen saiatuko gara".

Durangaldeko datuei dagokionez, "lehenengo eta behin herritarrek euren bozka demokratikoki eman ahal izan dutela azpimarratu gura dugu". Eman diren emaitzak "errespetatuko" dituztela diote. Horrekin batera, "beste alderdiekin berba egiteko zein elkarrekin lanean aritzeko prestutasuna agertu gura dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!