'Aldaketaren beharra' islatu da emaitzetan, Bilduren ustez

Anboto 2011ko mai. 22a, 22:43

Urdaspal Bolinaga Durangoko Bilduren zerrendaburuak emaitza \'oso onak\' lortu dituztela azaldu digu.

Urdaspal Bolinaga Durangoko Bilduren zerrendaburuak emaitza "oso onak" lortu dituztela azaldu digu.

"Historiako emaitzik onenak", Bolinagaren arabera. "Durangarrek aldaketa gura dutela" islatu ei da emaitzetan, eta bere ustez, "aldaketa hori apurka-apurka ematen ari da". Legez-kanporatzeen afera dela-eta, "Bildu kanporatuko balute zer egingo luketen begiratu daiteke orain", dioenez.

Durangaldeari dagokionez, "emaitza hauek jendea nekatuta dagoela eta beste eredu bat gura duela erakusten dute", bere aburuz. Oso pozik agertu da eskualdean alkatetza ugari lortu dituztelako.

Hego Euskal Herri mailan ere indarrez sartu da Bildu instituzioetan, eta batez ere Nafarroako emaitzak azpimarratu gura izan ditu Bolinagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!