Etxebizitzen arloan, bizilekua merkatu librean lortzeko dauden ezintasunak, espekulazioaren oinarriak eta hipoteken ondorioak azaldu eta arazo horiei aurre egiteko alternatibak plazaratuko dituzte.
Etxebizitzen arloan, bizilekua merkatu librean lortzeko dauden ezintasunak, espekulazioaren oinarriak eta hipoteken ondorioak azaldu eta arazo horiei aurre egiteko alternatibak plazaratuko dituzte.
Durangaldeko datozen urteetako garapen ildoak markatzen dituen Lurralde Zati Planaren gaineko hausnarketa eta eredu alternatiboak eskaintzen ditu iazko irailean eskualdeko Ezker Abertzaleak abiatu zuen \'Durangaldea maite dugulako\' kanpainak. Datozen asteetan, arloz arloko azterketa horretan, etxebizitza politiken eta jarduera ekonomikoetako industriaguneen kudeaketa ereduan zentratuko dira.
Etxebizitzen arloan, bizilekua merkatu librean lortzeko dauden ezintasunak, espekulazioaren oinarriak eta hipoteken ondorioak azaldu eta arazo horiei aurre egiteko alternatibak plazaratuko dituzte. Bide horretatik, alokairu publikoa garatzea eta pribatuari mugak ezartzea planteatzen dute. Hutsik dauden eraikinen erabilpena sustatu behar dela eta etxebizitzen kudeaketa publikoa eta soziala bermatu behar dela uste dute, hutsik dauden bizilekuei zigor fiskalak ezarriz.
Lehen sektorea lehenetsiz
Jarduera ekonomikoetara bideratutako lursailetan produkzio eredu jasangarri baten beharra ikusten dute, lehenengo sektorea lehenetsiz. Pabilioi hutsak erabiltzeko politikak ere proposatzen dituzte.
Era berean, orain arte kanpainaren ardatz izan diren kaleko ekimenak egiten jarraitzeko asmoa erakutsi dute.