Batetik, salatu dute egitasmoak oinarrian huts egiten duela: “gaur egungo marko politikoan, Euskal Herriak ez du ahalmenik, herrialde osoa kontuan hartuta, lurralde antolamendua zehazteko. Hiru eremutan banatuta dago. Eremu horretan erritmo ezberdinak dituzte eta koordinazio falta dago”, adierazi zuen David Cobos atxondoko alkateak. Horrez gainera, LZEaren prestaketan “herriei, herritarrei eta gizarte eragileei kontsultatu ez izana” salatu zuten.
Edukiari dagokionez, LZEk garapen iraunkorra dauko oinarrian “eta horren alde gaude, baina errealitatean planak garapen politikaren eta gutxi batzuen interes ekonomikoen alde egiten du”.
Planak ia 6.000 etxebizitza eraikitzea eta industriaguneetarako 152 hektarea gordetzea aurreikusten du. Ildo horretaik, lurzoruaren “gehiegizko erabilpena” salatu zuen, baserritarrei eragiten dielarik.
Kanpainak izaera informatiboa eta aldarrikatzailea dauko eta lau gai multzo landuko dituzte: mugikortasuna, jarduera ekonomikoa eta etxebizitzak, ingurumena, eta, herriko ekipamenduak (www.durangaldeamaitedugulako webgunea, kaleko ekimenak, mahai inguruak…). “Egiazko” garapen jasangarria bermatzeko hitzarmena egin gura dute.