Nekazaritza-ustiategietan erreleboa erraztea da programaren helburua, eta hautagai bila dabiltza ziklo berrirako. 2026-2029 zikloan, laguntza hau jasoko duten lagun biek ekoizpen ekologikoaren bitartez produktuak ekoizteko lurrak eta azpiegiturak eskura izango dituzte; sektoreko profesionalen tutoretza izango dute horretarako. Onuradunek 35 urte baino gutxiago izatea, Durangaldean bizitzea eta baratze ekologikoan edo nekazaritzan esperientzia izatea baloratuko dituzte, besteak beste. Interesdunek durangaldeaelikadura.eus atarira jo dezakete.