Bihar goizean jarraituko dute Gorbeian desagertutako gazte berriztarren bila

Jone Guenetxea 2018ko urt. 1a, 19:26

Argazkia: @CruzRojaBizkaia

Boluntarioen laguntza eskatu dute, eta biharko deialdia egin dute, 07:45ean Gopegiko frontoian. Gurutze Gorrikoak ere bertatik abiatuko dira, bihar, 08:00etan. 

Zapatu arratsaldean gazte talde bat Gorbeiara abiatu zen. Igoeran, desagertuta dagoen berriztarra txarto sentitu zen, eta buelta ematea erabaki zuen, Ertzaintzak azaldu duenez. Lagunak kotxeetara itzultzerakoan gaztea falta zela ohartu ziren. Harrezkero, bere bila dabiltza Gorbeia inguruan.

Hainbat herrikide, boluntario eta larrialdi zerbitzuetako kide, atzo eta gaur, argia egon den artean, gaztea bilatzen aritu dira. Bihar, 8:00etan ekingo diote bilaketari. Boluntarioak eta Gurutze Gorrikoak 8:00etan abiatuko dira Gopegiko frontoitik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!